Erabiltzailearen eskuliburua
- Erregistro hau urteko edozein egunetan eta eguneko edozein ordutan Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Gizarte Segurantzaren Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren esku dauden, Klase Pasiboei dagokienez, prozedura eta zerbitzu zehatzetarako inprimaki normalizatua jasotzeko gaitu egin da.
- Gehienez ere 7168 KB (7 MB) fitxategiak onartuko dira, eta eranskin guztiek, gehienez, 13312 KB (13 MB) tamaina izango dute.
- Fitxategi elektronikoak eransteko, eskaera formularioek badute botoi bat, «ERANTSI» izenekoa. Botoi hori sakatuta, ERANSKIN gisa sartu nahi den fitxategia aukeratu behar da. Sistemako aukerak erabiliz, hainbat fitxategi erants ditzakezu, bai eta fitxategi erantsiak kendu ere. Eragiketa horiek, betiere, eskaera bidali baino lehenago egin behar dira.
- Eskaera betetakoan, sinatzeko eta bidaltzeko eskatuko dizugu. Izapide hori egiten denean, sistemak «jaso izanaren frogagiria», eta inprimatu edo gorde ahalko duzu.
- Hala ere, «Eskaera berreskuratu» aukera erabiliz, aurreko informazio hori eskura dezakezu uneoro, ikusteko edo berriz deskargatzeko.
- Sisteman, informazioa gehitu edo lehenago egin den edozein eskaera edo izapide osatu daiteke.
- Egoitzaren edo Klase Pasiboen Erregistro Elektronikoaren edukiei edo funtzionamenduari buruz edozein zalantza baduzu, honako webgune honen bidez egin beharko duzu: Klase Pasiboko pentsiodunei arreta (Kontaktuak).
-
FAQ: Ohiko galderak eta arazo konponketa.
-
Erabiltzailearen Eskuliburua: Registro-e sistemari buruzko laguntza zehatza eta osorik daraman PDF dokumentua (FAQ barne).
